entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-24

Izarok Limones En Invierno aurkeztuko du 2020an

Estreinako kontzertua Mexiko Hirian emango du urtarrilaren 31n, eta Euskal Herrira martxoaren 21ean iritsiko da kantautorearen hirugarren diskoa aurkezteko biraren baitan. Donostiako Kursaalen izango da, eta sarrerak salgai daude jada.

Kontzeptu eta estilo anitzeko artista da Izaro. Halaxe erakutsi zuen bere debut albumean (Om, 2016) eta baita ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoan (Eason, 2018) ere. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz; pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz; bere kontzertuetan belaunaldi ezberdinetako ikus-entzuleak bildu ohi ditu.

2020rako hirugarrena dakar: Limones En Invierno. “Kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak” jasotzen omen ditu, eta “Ggun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak ekarriko ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere”.

Disko berria aurkezteko lehen-lehen kontzertua Mexiko Hirian emango du urtarrilaren 31n. Segidan, Latinamerikara eta espainiar estatura helduko den bira hasiko du, eta Euskal Herrian martxoaren 21ean egingo du geldialdia. Donostiako Kursaalen izango da, larunbata, 20:00etan.

Sarrerek prezio bakarra dute, 25€, eta urriaren 25etik aurrera salgai www.kursaal.eus webgunean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.