entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-20

Izaro, Sara Zozaya, Belako eta Petti, Musika Bulegoak saritutakoen artean

Musika Bulegoak banatu ditu jada sariketa honen bosgarren edizioko hamar sariak. Proiektu bakoitzak 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistaren garaikur bana jaso dute.

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertako artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako lana saritzea izan du xede sariketaren bosgarren edizio honetan.

107 proposamenen artean, 8 kidek osaturiko epaimahaiak honako 8 izen hauentzat ebatzi ditu sariak: Ander TelleríaArineketanBelakoBrais Novoa LoiraIzaroNoa & The Hell DrinkersPettiSara Zozaya.

Bestalde, Etxepare Euskal Instituaren Musika Sari berezia Korrontzi taldeak jaso du aurten, euskal musika nazioartera eramaten egin duen lanaren errekonozimendu gisa.

Halaber, EKE Euskal Kultur Erakundeak jaso du EHMBE Ohorezko Saria, Euskal Herriko musika-jardueraren inguruko sentsibilizazioan, hedapenean eta ekoizpenean egindako ekarpenagatik.

Sari banaketa Atabal aretoan izan zen atzo –maiatzak 19–, eta bertaratutakoek zuzeneko emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten. Kategoria gabeko sariak dira honako hauek. Alegia, emandako sari guztiek dute balio bera: 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistaren garaikur bana.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.