entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-04

Iron Maiden, berriz gurean

Maiatzaren 29an joko dute Barakaldoko BEC-en Anthrax mitikoekin

Iron Maiden. Iron Maiden.
Lotura erlazionatuak
Sarrerak martxoaren 10ean jarriko dira salgai goizeko hamarretan. Hala ere, taldearen fan klubekoa bazara, jakizu martxoaren 7an txartela erosi ahalko duzula.


Urte baten bueltan, Iron Maiden Euskal Herrira datoz berriz ere. Hain zuzen ere, Maiden England Tour BEC!en hasi zen 2013ko maiatzaren 27an. Orduan, sarrerak segituan agortu ziren. Aforo mugatuko kontzertua izan zen, beroketa emanaldia, zetorkien bira luzearen errodaje gisa. Oraingoan baina, BEC!-eko eszenatoki nagusian ariko dira heavy beteranoak.


Bruce Dickinson abeslariak adierazi duenez, 2014rako errepertorioa aldatu dute. Jada ez da 1988ko Seventh Son Of A Seventh Son Tour-en oinarrituko bakarrik. Hortaz, 80ko hamarkadan zehar sortu zituzten beste kantu asko joko dituztela aurreratu dute.
Iron Maidenekin batera, luxuzko telonero batek joko du: Anthrax thrash metal taldeak.

Esan bezala, sarrerak martxoaren 10ean jarriko dira salgai goizeko 10:00etatik aurrera. Interesa duzuenok, has zaitezte poltsikoa urratzen. Honatx prezioak: 50
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.