entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-09-10

Irailaren 23an zabalduko da 2013ko Ahotsenean izena emateko epea

Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea abenduaren 5etik 8ra zabalduko da

Ahotsenea, artisten gunea. Ahotsenea, artisten gunea.
Musika talde eta artisten erakusleiho ezinbestekoa bihurtu da azoka alboko karpa txuria. Hile bukaeran irekiko da apuntatzeko epea.

 
Aurreko urteetan legez, bi baldintza baino ez dira bete beharko:

1.- Euskaraz sortutako lanak izatea.

2.- 2013an argitaratutakoak izatea.

  • Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira burutu: info@ahotsenea.net. Telefono bidezkoak ez dira aintzat hartuko.
  • Liburuei dagokienez, Ahotsenean literatura edota musikari buruzko liburuak baino ezingo dira aurkeztu. Bestelako liburuak Azokaren beste gune batean (lehenago Areto Nagusia zeritzon gunean) aurkeztu ahal izango dira.
  • Ahotsenea Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da. Bi espazio biltzen ditu bere baitan: Batean sortzaileek, kazetari edota berbalaguna alboan, dagokion urtean argitaratutako lanari buruzko azalpenak eskaintzen dizkiote bertaratzen den orori. Bigarren espazioan urtean plazaratutako liburu zein diska zuzeneko emanaldien bitartez aurkezteko aukera eskaintzen dugu.
  • Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak.
  • Literaturari buruzko solasaldiak: Idazle bakoitzak aukera izango du elkarrizketatzaile edo berbalaguna aukeratzeko (editorea, idazlelaguna, irakurlelaguna...)
  • Musikari buruzkoak Julen Azpitarte musika kazetariaren ardurapekoak izango dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.