entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-19

Hoo abeslari bizkaitarrak ‘BI’ singlea kaleratu du

Enkore taldean 10 urtez aritu eta gero, bakarkako bidea urratzen ari da Hoo, eta ‘BI’ singlea da uztarik berriena.

Rap, hip hop eta R&B doinuak entzunez hazi zen Xabi Hoo, eta Enkore taldeko forntman modura 10 urteko ibilbide musikala garatu eta gero, etapa berri bati ekin dio, oraingoan bakarka. Dena dela, Moustak (Enkore taldeko bateria-jotzailea) arduratu da single berria ekoizteaz.

Hip-hopa esparru sentikorrera eraman du ‘BI’ ale honetan. Bizkaieraz kantatzen du; harreman toxikoez, auto-sabotajeaz, askatasunaz…

'ZERO freestyle' eta 'BAT ft. CCCorazón' kanten ostean, aurkeztu berri duen ‘BI’ hau da Hook aurrerago argitaratuko duen ‘003’ mixtapearen hirugarren singlea. Horrenbestez, azken ale bat (‘HIRU’ abestia) falta da mixtapea osorik ezagutzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.