entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-24

HOLIDAYS IN BARDULIA GIPUZKOAKO KASKAMOTZEN FESTA ARRASATEN IZANGO DA OTSAILAREN 13 ETA 14AN

Oi!-arekiko maitasuna. Oi!-arekiko maitasuna.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Gipuzkoako labela duen punka zein oi! musika entzuteko aukera izango da otsailaren 13 eta 14an Arrasateko Gaztetxean, 6. urtez jarraian Holidays in Bardulia Gipuzkoako Punk Oi! jaialdia ospatuko baita.

Erromatar garaian, gaur egungo Gipuzkoan barduloak bizi ziren eta baskoiek kaleratu zituztenean Burgos aldera ihes egin behar izan zuten. Hala ere, duela 6 urtez geroztik, gurean ditugu berriz, eta beraien arbasoak omentzeko modu bakarra ezagutzen dute: musika bidez jaia egitea.

Historia alde batera utziz (historia nahi duenak, nahi duen bezala ulertzen baitu), otsailaren 13an eta 14an Holidays in Bardulia Gipuzkoako Punk Oi! jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Arrasateko gaztetxean. Guztira 13 talde arituko dira bi egunetan. Sarrerak jada salgai daude, 3 eurotan (ostirala) eta 5 eurotan (larunbata).


Arrasateko Gaztetxean ospatuko den jaialdian joko duten taldeen zerrenda honako hau da:

Otsailak 13, ostirala, 21:30etatik aurrera (3 euro):
- The Convicts
- Sospechosos
- Plan B
- Aggressive Combat

Otsailak 14, larunbata, 17:30etatik aurrera (5 euro)
- Deficiencia Mental
- Neallta Fola
- Friday
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.