entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-10

Hilotz taldeak iraupen luzeko bigarren diskoa kaleratuko du

Aske izeneko lan berriak irailaren 15ean ikusiko du argia, thrash, death eta black metal estiloak uztartuta.

Hilotz hirukote gipuzkoarrak disko berria, bigarrena, aurkeztuko du irailaren 15ean. 'Giza Ankerkeria' estreinako lanean bezala, oraingoan ere thrash, death eta black metal estiloak nahastuko dituen proposamena dakarte.

Baina bide berriak ere urratu dituzte: konposaketa ausartago eta luzeagoen alde egin dute eta lan berriak taldearen nortasuna finkatu du. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction, Sijjin) gitarjole eta ekoizle entzutetsuak egin ditu diskoaren grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak, Black Storm estudioetan (Karrantza).

11 abestik osatzen dute. Migratzaileak, emakumeak, animaliak, adikzioa duten pertsonak, gaitasun ezberdinak dituztenak… dira disko honetako protagonistetako batzuk. Tartean, galdera, desio eta zalantza asko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.