entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-14

Hilotz taldeak bigarren aurrerapen kanta zabaldu du: Sinisten Dut

Talde gipuzkoarrak irailaren 15ean plazaratuko du Aske izeneko disko berria, bandaren iraupen luzeko bigarren lana.

Sinisten Dut bideo-lyrika argitaratu du Hilotz hirukoteak. Datorren udazkenean, irailaren15ean, argia ikusiko duen Aske diskoaren bigarren aurrerapena da.

Ildo intimora jo dute oraingoan, eta mamu pertsonaletan jarri dute arreta. Abestiak gure beldurrei erreparatu die, sekretuei, porrotei, horien inguruan eraikitzen dugun harresiari eta harresi hori eraisteko desioari.

Aske diskoak ere askatasun egarri horri egingo dio erreferentzia, neurri handi batean. “Kateak hautsi nahi dituzten norbanakoen begietatik kontaturiko diskoa” dela diote. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction, Sijjin) gitarjole eta ekoizleak osatu ditu grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak, Black Storm estudioetan (Karrantza). Disko berria irailaren 15ean plazaratuko dute.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.