entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-29

Hertzainak taldeak azken bi kontzertuak emango ditu BEC-en eta Gasteizen

Abenduaren 16an izango da lehena, eta urtarrilean bigarrena, oraindik zehaztu gabeko aretoan. Sarrerak urriaren 4tik aurrera ipiniko dituzte salgai.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zaleak behin betiko agurtzeko bi kontzertu iragarri ditu Hertzainak taldeak. Gari, Josu Zabala eta, oraingoan, baita Luis Javier Saiz Txanpi  oholtza gainera itzuliko dira taldearen ibilbidea guztiz borobiltzeko.

Izan ere, 2019an Garik eta Josu Zabalak zuzeneko bana eman zuten Kafe Antzokian eta Euskalduna Jauregian, baina Covid19-aren ondoriozko osasun larrialdiak eten zuen hasitako.

Orain azken bi kontzertu iragarri dituzte. Lehena Barakaldoko BEC!-en izango da, abenduaren 16an, eta horretarako sarrerak urriaren 4tik aurrera eskuratu ahal izango dira taldearen webgunean 29, 40 eta 45 euroren truke. Bigarren data ez dute zehaztu oraindik, ezta aretoa ere, baina 2023ko urtarrilean izango dela aurreratu dute, Gasteizen. 

Jakinarazi dute, baita ere, bi kontzertuetara hainbat musikari eta talde gonbidatuko dituztela; Hertzainaken zuzenekoaren aurretik eta Hertzainakekin beraiekin ariko dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.