entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-15

Heriotzaren Aurpegia klasikoa eguneratu du Asgarth taldeak

Boskoteak duela 20 urte plazaratu zuen Etorkizunaren Sustraia bigarren diskoko abesti nabarmena gaurkotu du konfinamendutik. Taldeak urte hasieran iragarri zuen itzulera.

Heriotzaren Aurpegia

2000 urtean argia ikusi zuen kanta mitiko baten soinua eguneratu eta jarraitzaileei opari gisa eskaini die Asgarth taldeak: Heriotzaren Aurpegia.

Donostiako Añorga auzoko taldeak gorriz markaturik zuen maiatza egutegian, Izan ere, hilaren 9an ematekoak ziren aurreneko itzulera-kontzertua, Añorgako zine zaharrean, duela hamahiru urte agur esan zuten leku berean.

Covid19ak eragindako aparteko egoerak, baina, planak eta datak aldatzera behartu ditu. Hortaz, itzulera-kontzertuaren ordez, eraberrituta pieza hau plazaratzea erabaki dute.

Heriotzaren Aurpegia abestiak 2000 urtean ikusi zuen argia, Etorkizunaren Sustraia izeneko bigarren diskoaren baitan. Berehala bilakatu zen zaleen kuttunetako bat. "Gogoa genuen duela bi hamarkada konposatu eta grabaturiko kanta berezi hau berreskuratzeko, abestia lehenengoz jaio zeneko une horiek beste behin ere bizitzeko. Ederra izan da doinuei bizi berri bat ematea", adierazi dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.