entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-02

Heineken Jazzaldiak tamaina txikiagoko edizio bat antolatuko du aurreikusitako egunetan

Ekaina amaieran iragarriko dute datorren uztailaren 22tik 26ra bitarte Donostian ariko diren taldeen zerrenda. Tokiko artistekin eta tokiko publikoari zuzenduriko edizio izango dela azaldu dute.

2019ko abenduan, Donostiako Heineken Jazzaldiak 2020ko uztailaren 22tik 26ra bitartean ospatuko den 55. edizioaren programazio nagusia iragarri zuen, baita sarrerak salgai jarri ere. Covid19aren inguruko larrialdiak, baina, ezinezko bilakatu du egitarau hori gauzatzea.

Baina testuinguru berrira egokitu eta edizio txikiago bat martxan jartzeko erabakia hartu du Donostiako Heineken Jazzaldiko antolakuntzak; kontzertu kopurua nahiz publiko bolumena, biak, murriztuz.

Alde Zaharreko Trinitate Plazan izango da, tokiko publikoari zuzendua eta tokiko artistekin osatua. Heineken Jazzaldiaren edizio berezi honek izango duen behin betiko programazioa ekaineko azken hondarretan edo uztaileko lehen egunetan zehar jakinaraziko dute.

Bien bitartean, orain arte erositako sarrera guztiak baliogabetuko dituzte eta dagokien zenbatekoa itzuli.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.