entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-12-16

HATORTXU ROCK 12: MOTORRAK BEROTZEN!

Hatortxu 12 kartela. Hatortxu 12 kartela.
Lotura erlazionatuak
Dakizuen moduan, Hatortxu Rock Festibalak Zizur Nagusian egingo du bere 12. edizioa, Ardoi-Arrobi Zerbitzugunea izeneko eremuan. 2011ko urtarrilaren 7an eta 8an burutuko da eta, besteak beste, Kerobia, Zea Mays, Ztk Rap, Vomito, Gatibu, Kaotiko eta Berri Txarrak taldeek joko dute.

Bi egun. Bi karpa eta leku aldaketa berriz ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, "iaz Atarrabiara joan ginen (jaialdia 5 urtez Berriobeitin egin eta gero), eta 12. edizio honetan berriz lekua aldatzera behartu gaituzte. Jaialdiaren antolakuntzarekin inolako zerikusirik ez duten hainbat arrazoi direla medio, Atarrabiako Udalak ez dizkigu beharrezkoak diren baimenak eman. Edonola ere, Atarrabiako Udalari zein herriari gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Hatortxuko azken edizioan bertan hartzeagatik.
Halaber, Zizur Nagusiko herriari eskerrak eman nahi dizkiogu, proiektu honekin aurrera jarraitzeko eman digun aukeragatik. Urtez urte bidean topatzen ditugun oztopoen aurean Hatortxu Rock Jaialdiaren apostua hazten jarraitzea da, izan ere euskal errepresaliatu politikoekiko eta hauen senideekiko elkartasunaren beharra gero eta handiagoa da. Horregatik, 12. edizioa bi egunetan izanen da, urtarrilaren 7 eta 8an"
.

Gauzak horrela, utarrilaren 7an, ostiralean, 21:30etatik aurrera Kerobia eta Zea Mays taldeek euren azken diskoak aukeztuko dituzte. Larunbatean, urtarrilaren 8an, 18:30etan hasiko da jaialdia eta bertan Ztk Rap, V
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.