entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-31

Hard rock zaleek badute (g)une berri bat: Humanno Fest

Hard rock eta rock taldeak bilduko dituen jaialdi baten sorrera iragarri dute Espainiako Burgos hirian. Lehenengo edizioa martxoaren 13an izango da, Eclipse suediarrak kartelburu.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Erik Martensson buru duen banda da Humanno Fest jaialdi jaioberriak momentuz iragarri duen talde bakarra, eta lehenengo edizioko kartelburua. E. Martensson, Magnus Henriksson, Philip Crusner eta Víctor laukotearen hard rock melodikoa egun nazioartean proiekzio handiena duenetariko bat da. Paradigm diskoa aurkeztuko dute.

Jaialdia martxoaren 13an izango da, Espainiako Burgos hiriko Sala Andén 56 aretoan. Datozen egunetan talde gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute, “Europa mailan hard rock eta rockzaleentzako erreferentziazko jaialdi bilakatzeko” jaio omen baita Hummano Fest.

Sarrerak jada salgai HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.