entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-06

Haize-Arrosa taldeak Tortolaraino kanta aurkeztu du

Onintza Enbeitak idatzitako hitzekin ondu dute abestia berriztarrek, eta dagokion bideoklipa ere kaleratu dute.

Tortolaraino - Haize Arrosa

Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient... giro askotatik arnasten dute Haize-Arrosa taldeko kideek. Eneritz Gorritxategi Lariz, Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea, Markos Murillo Gil, David Vallejo Cantero eta Peio Agirre Gimenez boskoteak osatzen du Berrizetik datorren musika proposamen berria. 

Eskarmentudun musikariak dira, besteak beste Baldin Bada eta 90eko hamarkadako beste hainbat bandatan aritutakoak. Orain, aldiz, Baga-Biga Musika Ideiak ekoiztetxearen eskutik, “dantzarako eta hausnarketarako erritmoak askatasunetik landuta” datoz bueltan. 

Eta aurkezpen-single modura Tortolaraino izeneko kanta aurkeztu dute. Onintza Enbeitak idatziriko testua da, eta elektro-pop-triki izaera alaia du. 

Abestiari dagokion bideoklipa ere sarerartu dute gainera. Bideoa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeitak berak eta Ana Goitiak  ‘kameo’ bat egin dute.  

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.