entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-15

Hainbat musikarik hartuko dute parte ‘Lagundu argitzen’ ekitaldian

Zaldibar Argitu plataformak urtarrilaren 23rako prestatu duen elkartasun jardunaldian Liher, Petti, Olatz Salvador, Miren Narbaiza eta beste hainbat artista ariko dira zuzenean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zaldibarko zabortegia erori  eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil zirenetik urte bat betetzear denean, gertatu zena oroitzeko ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu plataformak. Urtarrilaren 23an izango da Eibarko Armeria Eskolan ‘Lagundu argitzen’ izenburupean, eta musikari eta sortzaile ezberdinek parte hartuko dute.

Jardunaldia 12:30ean hasiko da eta Liher, Petti, Sastraka, Olatz Salvador, Miren Amuriza, Udane Eskudero, Aritz Salamanca, Antton Fernandez, Aiora Etxebeste eta Mattin Etxebeste, Miren Narbaiza, Zaloa Urain, Maite Mursego, Nerea Ibarzabal eta Eneko Sagardoy igoko dira oholtzara.

Bestalde, egun berean jarriko dute martxan epaiketak ekarriko dituen gastuei aurre egiteko crowdfunding kanpaina. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.