entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-04-03

Habi taldeak Hitzak kantaren bideoklipa kaleratu du

Villabonako bikoaren aurreneko diskoko lehen kanta da Hitzak. Orain, Aitor Irulegi ilustratzailearen marrazkiekin, abesti horren bideoklipa osatu eta argitaratu dute.

“Villabonako powe duo” gisa definitzen du Habi taldeak bere burua. 2018an elkartu ziren eta, sei hilabeteko lan prozesuaren ostean, 2019an kaleratu zuten euren lehen emaitza: Loratu.

Joan Ander aritzen da bateriarekin, eta Yeray ahotsarekin nahiz gitarrarekin. Zortzi kantaz osaturiko LPa da Loratu. Bikoaren lehen diskoa, autoekoitzia eta Elkar estudioetan grabatua Victor Sanchez soinu ingeniariarekin.

Hitza kanta izan zen LParen lehen singlea. Eta orain, Aitor Irulegi ilustratzailearen marrazkiekin osatu dute bideoklipa. Badakit kantaren bideo ofiziala ere YouTube kanal berean dute eskegita.

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.