entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-08

Grises taldeak disko berria iragarri du irailaren 18rako

Zestoako boskoteak Talisman izeneko estudioko lan berria dakar, taldearen seigarrena.

Martxoaren 27an ateratzekoa zen diskoa kaleratuko du Grises taldeak irailaren 18an. Pandemiak hainbat hilabetez atzeratu du argitalpena, baina hainbat aurrerapen aurkezteko probestu dituzte aste hauek.

Besteak beste, Veneno eta Amazonia Verde kantak ezagutarazi ditu zestoako boskoteak. Bestalde, taldearen seigarren diskoa izango den Talisman lan luze honetan Victor Cabezuelo (Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekiza musikariek kolaboratu dutela jakinarazi dute.

Aurreneko aurkezpen-hitzorduak honakoak dira:

Irailak 26, Azpeitia. San Agustin kulturgunea.
Urriak 9, Gasteiz. Jimmy Jazz aretoa, Xabi Bandinirekin.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.