entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-24

Goran Bregovic, Balkanetako musikaren ordezkari nagusia, Bilbon ariko da otsailaren 29an

Koru bulgariar batek, orquestra oso batek, metal fanfarriak eta soinu tradizionalek osatuko dute Bregovic-en gitarra elektrizantearen doinuak.

Emir Kusturica zinema zuzendariaren Time of the Gypsies film sonatuaren soinu banda konposatu zuenean, Goran Bregovic musikariaren izena nazioartera zabaldu zen. Duela bi urte Three letters from Sarajevo diskoa kaleratu zuenean, Europa ekialdeko musikaren ikono bilakatu zen eta munduko antzoki garrantzitsuenak bere zuzeneko bortitzaren lekuko izan ziren.

Orain ikuskizun berria dakar, eta geldialdia egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian otsailaren 29an. Betiko soinu tradizionalak, bere gitarraren eta konponketen prismatik begiratuta. Balkanetako musika folklorikoaren erakusleiho bat, oraingo honetan ahots bulgariarrek eta orkestrak lagunduta.

Sarrerak eskuragarri daude jada Sarean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.