entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-12-07

Gaztelupeko Hotsak-ek askotariko nobedadeak aurkeztu berri ditu

Durangoko azoka amaitu ez den honetan, bertan aurkituko dituzue

Beltza Beltza bildumaren azala.
Lotura erlazionatuak
Nobedade andanarekin agertu zaigu Soraluzeko diskoetxea udazken honetan. Bye, bai, Cash bildumatik hasita Igor Arzuaga & Luis Vilen diskoraino, non aukeratu badago.


Beltza
Bye, bai, Cash (CD)
Johnny Cash hil zenetik zortzi urte igaro ostean, Euskal Herrian kantari estatubatuarrari egin zaion lehen omenezko diskoa da. Hogei talde batu egin dira beltzezko gizonaren kantuak gogora ekartzeko. Diskoak Cashen kantu ezagunenetako asko jasotzen ditu, lehen urteetan grabatutako arrakastak  zein American Recordings saileko klasiko berriak. Taldeen artean aniztasuna dago: punk-rock taldeak (V
bidali zure berria Bidali zure berria

The Tree

Gero eta ohituago gaude  euskal musikariak nazioartekoekin lan egiten eta diskoak grabatzen ikustera, baina orain arte ez genuen Euskal Herriko eta Txinako musikarien arteko kolaborazioen berri. Han grabatu zen diskoa, Xujun da kantaria eta perkusio jotzailea, eta Fuentesek gitarrak, baxua,  sintetizadorea, mandolina eta ukelelea jo ditu, musika eta hitzak sortzeaz gain. Kantuak ingelesez abesten ditu bikoteak, baina diskoan bada euskaraz abesturiko kantu bat eta txinerazko esaldiak tartekatzen dituzte beste zenbaitetan. Estilo zehatzik ez du lan honek, baina esan liteke lotzen dela AEBetako folk independente edo alternatiboarekin, garapen instrumental luzeetako post-rockarekin eta pop akustikoarekin. Hala ere, balizko erreferentzien gainetik, bikoteak erakusten duen ahalmena eta heldutasuna da azpimarragarriena. Txinan argitaratu zenean diskoak oihartzuna zabala izan zuen.eta orain Europara begira jartzen dira argitalpen honekin.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.