entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-10

Gazteizko 44.Jazzaldia, uztailaren 15etik 18ra bitarte

Itamar Borochov tronpetista israeldarra eta Kathrine Windfeld piano-jotzaile daniarra dira lehen konfirmazioak.

Gasteizko Jazzaldiak 2021ean ospatuko du 44. edizioa, covid-19aren pandemiagatik joan den urtean atzeratu behar izan ondoren. Uztailaren 15etik 18ra izango da, uneko osasun baldintzei egokitutako formatuarekin. Horrela, antolakuntzak jakinarazi du adi jarraituko dituela pandemiaren bilakaera eta osasun agintarien oharrak.

Aurten, Letter One Rising Stars jazz sariaren musikari irabazlea Gasteizko jaialdian izango da, eta horren harira iritsi da lehenengo konfirmazioa:Itamar Borochov tronpetista israeldarrak kontzertua eskainiko du uztailean Gasteizen. 

Nazioarteko sari honek Europako eta Iparramerikako musika-talentu berria golardatzen du, irteera-aukerak nazioarteko agertoki handietara hari emanez. Horrela, munduko jazz jaialdi prestigiotsuenetan bira batean parte hartzea saria da, Vitoria-Gasteizkoa, Europar bira bertsio honetan, estatuko jazz jaialdi bakarra izanez.

Itamar Borochov joan den urteko irabazleari batuko zaio, Kathrine Windfeld piano-jotzaile eta konpositore daniarra, zeinen aurkezpena pandemiaren ondorioz ezeztatu behar izan zen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.