entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-11

Gatiburen disko berria eta 20. urteurrena

Musikak Salbatuko Gaitu du izena Gernikako laukotearen lan berriak. Lau aurkezpen kontzertu eman dituzte asteburu bakarrean Euskaldunan, eta data berriak iragarri dituzte.

Alex Sardui buru duen Gatibu taldeak Musikak Salbatuko Gaitu disko berria jarraitzaileekin partekatzeko lau zuzeneko eman ditu asteburuan Bilboko Euskalduna aretoan. 

Data berriak ere iragarri dituzte datozen hilabeteetarako:
Otsailak 12: Santana 27, Bolueta.
Otsailak 25: Victoria Eugenia Antzokia, Donostia.
Uztailak 16-18: Rockland Fest, Santo Domingo de la Calzada.
Azaroak 13. GATIBU 20 URTE FEST. Bilbo.

Sarrerak Gernikako laukotearen webgunean daude eskuragarri.Halaber, aurreratu duten behin behineko data-zerrenda horretan, taldearen 20. urteurrena ospatzeko egingo duten festa handia noiz eta non izango den ere iragarri dute: 2021eko azaroaren 13an –larunbata–, Bilbon. Jai handi hau iragan urterako zuten aurreikusita, baina osasun larrialdiak behartu ditu aurtengo urte amaierara arte atzeratzera. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.