entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-20

Gatibu, Nøgen, Zetak, Huntza eta ETS taldeak Naiz Kontzertuetan

Ekainean zehar, NAIZ atari digitalak ‘Pay per view’ moduko kontzertuak emitituko ditu Euskal Herriko areto ezberdinetatik.

Euskal taldeek musika jarriko dute. NAIZ atariak hedapena. Eta euskal jendarteak, ikus-entzulegoak, ‘mikro’ diru-ekarpenekin babestuko du garaiotan hain larri dabilen euskal musikaren industria: prezioak 3 eta 6 euro bitartekoak izango dira. 

Ekainaren 5a, ostirala, da NAIZ Kontzertuak formatu berri honetarako aurreikusitako aurreneko hitzordua. Gatibuk zabalduko du zikloa, izan ere, pandemiak taldearen 20. urteurrena ospatzeko biran buru-belarri sartuta harrapatu zuen banda bizkaitarra.

Ondoren, beste lau kontzertu etorriko dira. Eta, antolatzaileek iragarri dutenez, funtzionatzen badu, ekimenarekin aurrera segiko dute:

Ekainak 12: Nøgen
Ekainak 19: Zetak
Ekainak 28: Huntza (igande batez)
Uztailak 3: En Tol Sarmiento

Aretoak zein izango diren ez dute zehaztu oraindik, datozen egunotan iragarriko dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.