entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-07-23

Gasteizko txosnek programa zabala aurkeztu dute; musikari dagokionean askotarikoa eta irekia

Abuztuaren 2an (ostiralarekin) zabalduko dituzte

Gasteizko txosnen 2013ko egitaraua. Gasteizko txosnen 2013ko egitaraua.
Arabako hiriburuko jaiak bertan ditugun honetan, Txosnen Batzordeak bere proposamena jakinarazi du. The Allnighters-etik Kaotikora, Anje Duhalde edota Willis Drummond tarteko, gustu guztientzako eskaintzagatik nabarmentzen da

Aurten, txosnak abuztuaren 2an (ostiralarekin) zabalduko dituzte. Egun horretan txosnen inaugurazioa ospatuko da eta urteroko TXOSNISARIA banatuko dute. Sari honekin txosnak osatzen dituzten kolektiboek herrigintzan nabarmendu diren pertsona edo eragileak omendu nahi izaten dituzte.
Musikari dagokionean, sarreran aipatu dugun bezala, programa zabala atondu dute. 60etako soinuak izango dira (The Allnighters eta The Dealers), dantzaldiak, dj-ak, rapa eta funka (Indarrap, Mamba Beat), rock energetikoa (Willis Drummond, Kobra, On, Sacramento), folk rocka (Anje Duhalde), rap-metala (Riot Propaganda), ska-punka (Betagarri, E.T.S.), punk rocka (Kaotiko)...   Honatx egitarau osoa:


PROGRAMA


Abuztuak 2, ostirala   
20:30ean Txosnen Inaugurazio Kalejira Andra Mari Zuriatik.
21:00etan Txosnetan harrera eta Txosnisaria emate ekitaldia.
22:30ean BIG BAND BERRI
00:00etan THE ALLNIGHTERS
02:00etan THE DEALERS


Abuztuak 3, larunbata
bidali zure berria Bidali zure berria
Jai eredu partehartzaile, herrikoi, parekide eta euskalduna

Txosnen betiko izaerari jarraituz, jai eredu partehartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egin dute.
Zentzu honetan, eraso sexistei eman beharreko erantzuna, gaitzespena eta berdintasunezko harremanen aldeko apostua egin dute: "Emakume guztioi eraso hauen aurrean autodefentsarako deialdia egiten diegu, eta oro har, jendarte osoari jai gunean izan daitekeen edozein erasoren aurrean batera erantzuteko. Honekin erasotzaileei mezu bat helarazi nahi diegu: ez dira ongi etorriak txosnen gunera eta edozein erasoen aurrean txosna batzorde osoa aurrean izango dute gunetik kanporatzeko".

Ekosistemari begirunea eta garapen solidarioari dagokionean, aurten, iaz bezala, txosna gune osoan bakarrik egongo dira edalontzi berrerabilgarri eta birziklagarriak. 

Euskaraz bizi nahi dituzte jaiak: "Euskaldun guztioi euskaraz egiteko deia egiten dizuegu eta bereziki euskaraz ikasten ari direnei euskaraz beldurrik eta konplexurik gabe hitz egiteko. Horretarako iaz bezala txosnetan eskatzeko zein ligatzeko euskarazko esaldiak biltzen dituen liburuxka banatuko dugu txosnetan".

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.