entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-04-06

GASTEIZKO ERIZO TALDEAK BIGARREN DISKOA ARGITARATU DU:

No mientes la bicha. Erizoren diskoaren azala. No mientes la bicha. Erizoren diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Disparando a perros argitara eman eta bi urtera, Erizo taldeak No mientes la bicha izenburuko bigarren lana aurkezten ari da egunotan. Punk deserosoa, mindua eta tentsoa egiten dute.

2010eko uztailan grabatu zuten gasteiztarrek beren bigarren diskoa La Zona Temporalmente Autonoma estudioetan Carlos Toronadoren laguntzarekin. Gaztelaniaz abesturiko hamar kantu ditu. No mientes la bicha diskoa LP formatuan argitaratu dute (300 ale). Doan ere deskargatu daiteke beheko estekan.

Taldearen letra bikainek eta musika erraietakoak berezia egiten dute Erizo, kontutan hartu beharreko hirukoa.

Laburrean
Erizo, Asierrek (gitarra eta ahotsa), Mikelek (baxua eta koruak) eta Aritzek (bateria) osatzen dute. 2006ko irailean elkartu ziren Gasteizen eta hurrengo urtean zuzenekoak ematen hasi ziren. 2008ko irailean Disparando a perros beren lehen grabaketa aurkeztu zuten, baxu joleak lokalean grabatutako 10 abestiz osatutako lan autoekoiztua.

ABESTI ZERRENDA
01 Cris
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.