entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-20

Gasteizko Azkena Rockek 10 hitzordu iragarri ditu udazkenerako

Irailaren 22tik urriaren 3ra bitarte edizio berezia egingo dute. El Drogas, Liher eta Lendakaris Muertos ariko dira beste askoren artean.

Covid19aren ondoriozko egoerak Azkena Rock jaialdirik gabe utzi ditu zaleak 2021eko ekainean. Hutsunea orekatu nahian eta espiritu rockzaleari eutsi nahian, “10 musika-egun” antolatuko dituzte udazkenean, irailaren 22tik urriaren 3ra bitarte.

21 artistek hartuko dute parte, tartean: El Drogas, Liher, Lendakaris Muertos, The Lizards, Loquillo, M Clan, Los Enemigos, Los Zigarros, Carolina Durante, Los Estanques, Johnny Burning, The Soul Jacket, Biznaga, Ray Collins Hot Club, Razkin Micky & The Buzz, The Wax Seda eta Puraposse.

Zuzenekoak Iradier Arenan izango dira, eta sarrerak eskuragarri daude jada. Aldi berean, datorren urteko jaialdia antolatzeko lanean segitzen dutela jakinarazi dute antolatzaileek. 20. urteurrena izango da, eta izen handiak iragarri dituzte: atti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion eta Suzi Quatro, besteak beste.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.