entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-24

Gartxotek 100

Kuarentena Sessions cover sortaren 100. alea sareratu du Gartxotek, eta hala, konfinamendua hasi zenean bere buruari jarritako erronka bete du.

Grace

Covid19aren ondoriozko itxialdia ezartzearekin batera hasi zen Gartxot ‘Kuarentena Sessions’ delakoak egin eta sare sozialen bitartez zabaltzen. Bertako nahiz nazioarteko artisten kantak bere egin, moldatu, eta Instagram bidez argitaratzen.

Bi-hiru egunean behin sareratu du cover bat etxetik. Hasieran bakarrik aritu zen nagusiki, baina beste musikari batzuekin kolaborazioan ere argitaratu ditu grabaketak; tartean, Olatz Salvador, Iker Lauroba edota Izaro Andres.

100 kuarentena session osatzeko erronka ipini zion bere buruari, baita lortu ere! Beharbada, erreprodukzio gehien izan dituena, Bess Atwell-en Grace da, Izaro Andresekin batera moldatua eta Iker Laurobak landutako base baten gainean (98.a izan da). 100. saioa osatzeko, El Kanka-ren Qué bello es vivir aukeratu du.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.