entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-24

Florecer, UDDAren aurrerapen kanta

Aitor Armentiak eta Ihana Iriondok abiatutako proiektuak uda hasierarako izango du prest lehenengo diskoa.

Konfinamendu garaian etxean sortutako kantak borobildu eta aurreneko diskoari forma emateko lanetan dabiltza Aitor Armentia eta Ihana Iriondo.

Armentia musikari gasteiztarrak lau hizkuntzatan idatzi ditu UDDA proiektuaren aurreneko lan luzea osatuko duten abestien letrak: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta katalanez.

Abentura musikal autogestionatu honetan Ihana Iriondo du bidelagun, eta azken hau batez ere ekoizpenaz arduratuko da.

Dagoeneko lehenengo singlea zabaldu dute, Florecer, eta honi dagokion bideoklipa ere bai. Uda hasierarako disko osoa prest edukitzea espero dute.  

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.