entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-08-20

Flamenco On Fire 2020, abian

Abuztuaren 226tik 30era bitarte, Iruñeak eta Tuterak egungo flamenko eszenako proposamen berri eta nabarmenenak bilduko dituzte.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Kantu, jotze eta dantza flamenkoaren hitzordu garrantzitsua da Flamenco On Fire jaialdia. Aurtengoa VII. edizioa da eta, beste behin, izen handiak ekarriko ditu Iruñea nahiz Tuterako eszenatokietara. 

Miguel Poveda, Vicente Amigo, Farruquito eta Remedios Amaya, Pitingo, María Peláe… dira aurtengo programazioa osatzen duten artistetako batzuk. Egitarau osoa eta sarrerak erosteko aukera jaialdiaren webgunean kontsulta daitezke.

2020ko Flamenco On Fire honek, bestalde, Sabicas omenduko du, Iruñean jaiotako gitarra-maisuaren heriotzaren 30. Urteurrena betetzen baita aurten.

Jaialdiaren izen bereko fundazioa 2014an sortu zen Iruñean, flamenkoa zabaldu eta sustatzeko helburuarekin. Flamenko-kultura ikertu, berreskuratu eta zaintzea du xede, baita dantza nahiz gitarra-jotze flamenkoa erakutsi eta hedatzea ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.