entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-06-30

FIACHRAS HILTZERA DOAZ

Bigarren diskoaren azala. Bigarren diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Bonberenea etxearekin argitaratu du Fiachras taldeak bere bigarren diskoa: Hiltzera goaz.

Fiachras taldeak bigarren lan luzea aurkeztu du berriki: Hiltzera goaz. "Ruper Ordorika, Jon Mirande edo Mike Tyson bezalako jendea ikonotzat dituztenentzako eginiko diska da hau. 80ko hamarkadako punka ahaztea beharrezkoa dela iruditzen zaigu etengabe zingira berdinean bueltako ez ibiltzeko. Kreatibitate kontu soil bat da", diote taldekideek.
Folk musikaren gainean, heroiak, antiheroiak, taldekideak beraiek, idazle gorrotatu-maitatuak eta abar... agertzen dira disko honetako hamar abestietan.

*** Laburrean
Fiachras duela 4 urte sortu zuten Haritz Artola, Aitor Aldanonondo eta Joseba Garcia de Andoin punk musikariek, bestelako soinuetan sartu eta espresatzeko xede hartuta.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.