entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-19

Fermin Muguruzak bere lanak igo ditu Sarera

Covid19aren krisialdiaren ondoriozko itxialdia aritzeko, Irungo musikariak bere hainbat disko, dokumental, bideoklip eta zuzeneko grabaketa partekatu ditu YouToube kanalean.

Kultura esparruko egile asko ari dira egunotan elkartasun keinuak egiten eta Covid19aren krisialdiaren ondoriozko Alarma egoera eramangarriagoa bilakatzeko baliabideak eskaintzen.

Fermin Muguruzak bere lanak Sareratu ditu osorik. Diskoei dagokionez, momentuz, Brigadistak, ErreMIXak, Asthmatic Lion, Mirant al Cel BSO, Kortatu eta Euskal Herria Jamaika Clash ipini ditu entzungai bere YouTube kanalean.

Bestalde, Nola? dokumentala ere eskegi du. Ikus-entzunezko lan honek Katrinaren ondoren New Orleansko komunitateak izan dituen erronkak eta etorkizunari nola begiratzen dion kontatzen du, 25 musikari eta bi dokumentalgileren begiradatik. Beltza naiz dokumentalak, aldiz, ‘Black is Beltza’ pelikula nola egin zuten kontatzen du. Egunotan gehiago Sareratuko dituela aurreratu du musikariak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.