entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-18

Fat White Family otsailean Miarritzen

Londresko bandak Serfs Up! hirugarren diskoa kaleratu zuen iragan apirilean, eta orduz geroztik aurkezpen bira arrakastatsua egiten ari dira makina bat areto eta festibaletan barrena. Otsailaren 2an Miarritzeko Atabalen joko dute.

Fat White Family seikoteak bere estilo basati, kaotiko eta nihilistari ñabardura berriak gehitu dizkio Serfs Up! Hirugarren albumean: funk, krautrock, lounge... Kritika bikainak jaso dituzte The Quietus, Rockdelux eta The Irish Times moduko hedabideetan. Aurkezpen-bira sonatua egiten ari dira zinez, data gehiago iragarri dituzte berriki eta, tartean, bada Euskal Herrian egingo duten geldialdi bat: 2020ko otsailaren 2an Miarritzeko Atabal aretoan ariko dira zuzenean, eta sarrerak salgai daude jada.

Londres hegoaldeko Peckham auzkoko squat batean eratu zen taldea 2011n. Rock&rolla, post-punka, countrya nahiz psikodelia nahastuz, zuzeneko basati eta autodestruktiboei esker laster lortu zuten publikoa eta kritika poltsikoan sartzea. Brixton distrituan egonkortuta, 2013ko martxoan kaleratu zuten aurreneko grabaketa lana: Cream Of The Young. Lehen disko luzeak, ordea, bi hilabete geroago ikusi zuen argia: Champagne Holocaust, Trashmouth zigilupean. Hainbat single eta kontzertu gogoangarriren ostean, 2016an heldu zen bandaren bigarren diskoa, “aurrekoa baino are vitriolikoagoa”: Songs For Our Mothers, Without Consent zigilupean.

Eta azkenik, aurtengo apirilaren 19an iritsi zen orain aurkezten dabiltzan Serfs Up! Orain arteko bizio musikalak alboratuta, estilo-abanikoa zabaldu dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.