entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-17

Ez da Ez, Anne Etchegoyen eta Itziar Ituñoren ahotsetan

Indarkeria sexista arbuiatzen duen kanta eta bideoklipa aurkeztu du Etchegoyenek, Emazte diskoaren parte bezala. Abestian hiru hizkuntza nahastu ditu: euskara, frantsesa eta gaztelera.

Ez da Ez

Itziar Ituño aktore bizkaitarra bidelagun hartuta, Ez da Ez kanta eta dagokion bideoklipa aurkeztu ditu Anne Etchegoyenek. 'La Manada' kasuaren harira otu zitzaion Etchegoyeni indarkeria sexista arbuiatzeko abesti hau idaztea, eta hiru hizkuntzatan grabatu du: euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.

Emazte diskoaren parte da Ez da Ez kanta. Etchegoyenentzat lan “oso pertsonala” da Emazte, “emakumearen albuma”. Munduari zabalik bizi diren emakume euskaldunen irudia goraipatu nahi du eta parekidetasuna aldarrikatu. Aurkeztu berri duen abestian ere emakume askea, berdintasunean bizi dena, erakutsi nahi du.

Bide batez, bere 40. urtebetetzea ospatzeko ere balio dio disko honek. 10 kanta berri, bere unibertso folklorikora ekarrita. Egungo soinuak (gitarra elektrikoa adibidez), tradizionalekin (txalaparta adibidez) nahastuta.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.