entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-14

Ez BBK Live ezta Azkena Rock ere 2020an

Bilboko eta Gasteizko jaialdiak antolatzen dituen Last Tour enpresak jakitera eman duenez, 2021era arte atzeratuko dituzte bi hitzorduak.

Datorren ekainean Gasteizen izango zen Azkena Rock Festivala eta uztailean lekukoa hartuko zion BBK Live jaialdiak bertan behera geratu dira 2020ko honetan. Erreferentziazko bi musika festibal hauen atzean dagoen Last Tour promotorak azaldu duenez, ezinezkoa da Covid19aren ondoriozko testuinguru honetan bi hitzordu horiekin aurrera egitea.

Gasteizko Azkena Rocki dagokionean, 2021eko udara atzeratuko dutela jakinarazi dute. Katela mantenduko dute (tartean Patty Smith eta Liher) eta, gainera, izen berri bat gehituko dute: Iggy Pop. Nahi dutenek dirua errekuperatzeko aukera izango dutela aurreratu dute; bestela, automatikoki datorren urterako gordeko diete sarrera.

BBK Live jaialdiaren kasuan, informazioa nahasgarriagoa da. Momentuz adierazi duten bakarra da jaialdia ez dutela aurreikusitako egunetan egingo. Maiatza amaieran zabalduko dute data berrien, diru-itzuleraren edota programazioaren inguruko datu gehiago; ez baitute argitu egitarauan ageri ziren artista berberak (Placebo, Kendrick, Lamar, Bad Bunny, Pet Shop Boys eta The Killers, besteak beste) mantenduko ote dituzten zita berrirako ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.