entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-04-09

Extremoduroko Roberen konfinamendu-kanta

Yo Me Quedo Contigo Aquí izeneko pieza partekatu du Sarean, itxialdi betean jarraitzaileen artean animoa altxatzeko.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Yo Me Quedo Contigo Aquí

Behin betiko agurraren bira betean harrapatu zituen Covid19 krisialdiak Extremoduroko taldekideak. Etxeko itxialditik, geldialditik, baina, konposaketa berri bat zabaldu du Robek: Yo Me Quedo Contigo Aquí. 

Bideoarekin batera partekatu duen mezuan dio seguru aski damutu egingo dela horrelako zerbait Sareratu izanaz, sukaldeko lanak egiten-edo, baina egoerak hauxe eskatzen diola.

Taldeak momentuz ez ditu bertan behera utzi datozen hilabeteetarako aurreikusitako kontzertuak. Euskal Herriari dagokionez, aldaketarik ezean, Bilbon izango dira, uztailaren 18an, Kobetamendin.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.