entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-25

Euskal liburu eta disko azoka egingo dute ekainaren 12an Ziburun

Euskarazko sorkuntza nagusi bilakatuko dute egun batez, 22 argitaletxeren lanak erakutsiko dituzte, eta Agustin Alkhat eta Julien Labatek kontzertua emango dute.

Iazkoa pandemiaren ondorioz bertan behera geratu bazen ere, indarberrituta dator Ziburuko euskal liburu eta disko azoka. Bigarren edizioa ekainaren 12an egingo dute, Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak elkarlanean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “Irun eta Baiona artean ez da euskarazko argitalpenei dedikaturiko liburu dendarik", eta horri “erantzun xumea" eman nahi diote. Erdarazko ekoizpenen artean oharkabean pasa ez daitezen, 22 argitaletxeren lanak erakutsiko dituzte.

Bigarren edizioak dakartzan berritasunen artean, Agustin Alkhatek eta Julien Labatek emango duten kontzertua da aipagarriena.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.