entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-12

Etxepare Institutuaren bira eta kontzertuetarako diru-laguntzak abian

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko ekimena da, eta orotara 130.000 euroko aurrekontua du

Zabalik da Etxepare Euskal Institutuak euskal musika taldeen birak eta kontzertu bereziak diruz laguntzeko martxan duen deialdian parte hartzeko epea.

Euskararen eremu geografitik kanpo, 2020an gutxienez bost kontzertu hiru hiri ezberdinetan joko duten taldeei zuzendua da birei dagokien aurrekontua (115.000€). Kontuan hartuko dituzte, halaber, COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako emanaldiak, dagozkien kontratu edo agirien bidez egiaztatzen badira.

Kontzertu berezitzat, berriz, honakoa jotzen dute: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea 2020an. Aurrekontua, kasu honetan, 15.000 €-koa da.

Info osoa eta eskabidea egiteko jarraibideak: HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.