entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-15

Estreinako disko homonimoa kaleratu du Iratz musikari oriotarrak

Bederatzi kanta biltzen dituen lanak erreferentzia aunitz egiten dizkio itsasoari, eta country kutsua dario

Iratz Urkizu Gastañazpi (Orio, 1996) musikariak aurreneko diskoa kaleratu du, Mutrikuko AME estudioan grabatua. Erromeria taldetan zaildua, bakarka aritzeari ekingo dio orain. Familia musikaria du, eta horrek ere lagundu dio pauso hau ematera.

Hala ere, bakarlari gehienek omen daukaten ukitu bohemiotik aldenduta harilkatu ditu bere kantak. Musika tradizionala eta country ukituak uztartu ditu bederatzi abestitan. Lehendabizi gitarra jotzen ikasi zuen, sareko tutorialei esker, eta gero hasi zen abesten. Itxialdian zehar sortu zituen melodia eta ideiak grabatu zituen eta hori izan zen guztiaren abiapuntua. ‘Notak paper solte batean’ da bederatzi pieza horietako bat eta konfinamendu garaian Kirmen Uriberi irakurritako hitzak musikatu ditu kasu horretan. Aldiz, ‘Sentipenak giltzapean’ singlea unibertsitate garaiko lagun min baten omenez konposatu zuen, haren babes inkondizionala eskertzeko. Kanta bakoitzak historia bat du atzean, hortaz.

Udako hilabeteotarako kontzertuak ixten ari da oriotarra, eta behin betiko data eduki bezain pronto iragarriko ditu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.