entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-22

Esna bideoklipa estreinatu du Kasernak

Bizkaitarrek kaleratu berri duten Gelditu Da Denbora diskoko kanta homonimoari dagokio ikus-entzunezkoa

2020an sortu zen Kaserna taldea, Mr Pongo proiektuari amaiera eman ostean. Bizkaitarren martxoan kaleratu zuten euren lehen lan luzea. Rock eta hip-hopaz bustitako diskoa da, reggae, funk nahiz elektronika ukituak ere badituena. ‘Irailak 11 bideoklipa aurkeztu ostean, Esna kantari dagokiona heldu da orain.

Bermeoko Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak bideogileengana jo dute produkziorako, otsailean grabatu zuten Bermeon bertan, eta Tontxu Martínez Zarrabeitia antzezleak interpretatzen dituen hiru pertsonaiak dira bideoklipeko protagonistak.

Futbola nahiz errefuxiatuen krisia, hedabideei eta sasi-informazioari eginiko kritika zorrotza da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.