entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-31

Erromeriak izeneko diskoa kaleratu du Kepa Junkerak

Emakumezko pandero-joleen omenezko lana da, eta halako 40 baino gehiagok hartu dute parte, Euskal Herrikoak nahiz hemendik kanpokoak.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2018an iktusa izan zuenetik kaleratu duen lehendabiziko diskoa da Erromeriak izenekoa. Emakumezko pandero joleei egin nahi die omenaldia eta, keinu modura, lehen aldiz aitaren abizenarekin ez ezik, amarenarekin ere sinatu du artistak: Kepa Junkera Urraza.

“Tresna sinple baina, aldi berean, konplexua da panderoa, indarrez eta gozotasunez betea, antzinako bizi-premia baten emaitza”, dio Junkerak diskoaren hitzaurrean. 40 emakumek baino gehiagok sortutako pandero hotsak entzun daitezke lan berri honetan. Asko Euskal Herrikoak, baina baita Galiza, Portugal, Asturias, Kantabria, Leon edota Valladolidekoak ere.

Junkerak Oliene baserrian sortu du diskoa, Busturian, Bizkaian. Trikitia berak jo du, eta entzuten ahal den perkusioaren %99 ere bai. Mikel F. Krutzaga soinu-teknikaria izan du estudioan lagun, baina pandero-joleak ez dira elkartu diskoa grabatzeko; bakoitzak bere zatia grabatu eta Krutzagari bidali diote.

Hitzak idazteko, Koldo Gezuraga Seijidoren laguntza izan du Junkerak, eta Yeray Rodriguez eta Miguel Cadavieco inprobisatzaileek ere kolaboratu dute. Diseinu lanetan, berriz, Olatz Goikuria aritu da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.