entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-12-06

‘Entzun!’ urtekaria Durangoko Azokan egongo da

2022. urteak eman duen musika-uztari gure kolaboratzaile-sareak egin dion erradiografia eskura dezakezu, abenduaren 7tik 11ra bitarte, Landako gunean. Musikaren plazako 42.ean, liburuxka formatuan topatuko duzu!

Mende laurdena joan da (erraz idazten da, baina ez da auntzaren gauerdiko eztula!) lehendabiziko Entzun! zenbakiak argia ikusi zuenetik. Eta aurtengoa 70.a izango da! Aldizkari gisa hastapenetan eta urtean behin Durangoko Azokaren karietara plazara ateratzen den urtekari modura azken urte luzeetan, Entzun!-en misioa berbera izan da beti: musikaren kontakizuna egitea, edota kontakizunari musika eta hitzak jartzea, entzuten duguna kontatzea. 

Zentzu horretan, lortzen dugun emaitza, ekoizten dugun hori, ez da, inondik inora, gauza objektiboa, ezta 2022ko urtekari hau ere! Bestelakoa izan liteke; beste batzuek bete zitzazketeen liburuxkako orrialdeetako lerroak; beste batzuen inguruan idatziz, erretratuak beste batzuri eginez. Baina hau atera zaigu, horrelakoa, honako hau da Entzun! egiten dugunok amaitzear den urteari termino musikaletan egin diogun erretratua. Liburuxka, abenduaren 7tik 11ra bitarte, Landako guneko Musikaren plazako 42.ean egongo da eskuragarri. 

Elkarrizketa, erreportaje, iritzi-artikulu, atzerabegirako nahiz kritika formatuan… Mice, Mursego, Popatik Band, Danajan, Orbel, Harria, Bazka, Petti, Ines Osinaga, J Martina, Silitia, Ibil bedi, Neomak, Guda Dantza, Piztiak, Los Amaya, Urko, Leok’k, Katebegiak, Musikero, Usopop, Artza Records, Beleza Malandra, Digitalizazioren ekaitza, Hegoa Diskak, Bikingoak Euskal Herrian, Reggaetoia, Herriko Burdina… asko eta askotarikoak dira Entzun!-en 70. zenbakiak dakartzan artista eta proiektu izenak. 

Eta beste horrenbeste luma hartzeko (tira, “teklatuaren aurrean jartzeko” esango dugu… mende laurdena bete izan arren, ez gara hain antzinakoak) adorea izan duten kolaboratzaile leialak: Urko Ansa, Julen Azpitarte, Gotzon Hermosilla, Maitane Legarreta Etxezarreta, Fernändo Alonso, Alvaro Hilario, Jaione Dagdrømmer, Ekain Perez, Ritxi Aizpuru, Patxi Gaztelumendi, Erik Berganza, Antton Iturbe, Inaxio Esnaola, Iker Barandiaran, Ibon Aginaga, Iñigo Basaguren-Duarte, Ibai Arrieta, Eider Iturriaga, Aritz Larrea eta DosPorDos kolektiboa. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.