entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-15

Eneritz Furyak musikariak disko berria dakar: ‘Emadan’.

10 kantaz osaturiko lan luzean, bakarkako hirugarrena, post-folkera hurbildu da artista irundarra.

Emadan diskoa aurkeztu berri du Eneritz Furyak musikariak, bere bakarkako garapena berrestera datorren hirugarren alea.

Duela hilabete sareratu zuen diskoaren izen bereko kantaren zati bat, eta duela astebete 'Sinkropredazioa' kantaren bideoa sareratu zuen. 2017an aurkeztu zuen kanta hori jendaurrean, Zumarraga-Urretxuko (Gipuzkoa) KKinzona irratiaren Sortu Dira Besteak jaialdian, eta disko berrian sartu du orain.

2017an argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa Eneritz Dueso Domenechek, Kasernarat taldean aritu ondoren hartu zuen izena buru zuela: Eneritz Furyak. Urtebete geroago, 2018ko urrian, 'Zaldi zuria / Maskara' aurkeztu zuen.

Bi urte pasatxo joan dira ordutik. 10 abesti ondu ditu ‘Emadan’ osatzeko, aurrekoa baino lan “neurtuagoa”, bere hitzetan; post-folketik gertuagokoa.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.