entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-19

Eñaut Elorrietaren Irteera Argiak

Bakarkako debuta izan zen Deserriko Kantak diskoa kaleratu eta sei urtera editatu berri du Eñaut Elorrietak haren segida: Irteera Argiak. Urtea amaitu bitarte, Gernikako musikaria aurkezpen-kontzertu bana emango du Andoain, Urruña, Bilbo eta Donostian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Eguzki Argitan lehen singlearen lyric bideoa
Grabaketaren teaserra

Irteera Argiak “azken urteotan izandako hazkuntza eta garapen artistiko zein pertsonalaren ondorio zuzena” dela dio Eñaut Elorrietak. Gernikarra gazterik (13 urte zituela egin zuen aurreneko jendaurreko kontzertua) hasi zen kantatzen, baina batez ere Ken7 taldearekin eta honi esker izan zuen sona. 2013an, urratsa berri bat egin eta bakarkakoan ausartu zen Deserriko Kantak diskoa grabatuta. Kaleratu berri duen Irteera Argiak hau, hortatz, orain sei urte abiatutako bakarkako egitasmoaren jarraipena da.

Elorrietak berak osatutako letrez gain, hainbat idazleren hitzak ere kantatu ditu disko berrian, tartean, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendirenak.

Musikari dagokionez, ahotsa eta gitarra akustikoa hartu ditu gernikarrak bere gain. Baina beste hainbat artista izan ditu bidelagun eta fomazio-kide: Maite Larburu (biolina, biola eta koroak), Fernando Neira (kontrabaxua eta baxua), Ruben Caballero (gitarra elektrikoa, teklatuak, koroak) eta Ander Zulaika (bacteria, perkusioa eta koroak).

Momentuz, lau kontzertu iragarri ditu urte amaierara bitarte. Hala, Andoainen, Urruñan, Bilbon eta Donostian eszenaratuko du “distiratsu, bare, heldu eta fresco” gisa deskribatu duen diskoa.

AZAROAK 22: ANDOAIN.
Bastero Kulturgunea, 21:30.

AZAROAK 24: URRUÑA.
Iturbidea Gela, 16:00.

ABENDUAK 1: BILBO. 
Arriaga Antzokia, 19:00.

ABENDUAK 22: DONOSTIA.
Victoria Eugenia Antzokia, 19:00.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.