entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-07

Eñaut Elorrietaren ekarpen berria: Harbide Zilar Bat

Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta eta Fernando Velazquezekin batera, isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa aurkeztu du Elorrietak. Zumaiako Sapere Aude Sinfonietta orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu dute parte.

Harbide Zilar Bat

Itxialdian zehar konposatutako pieza da Harbide Zilar Bat, baina “etorkizunera begira jarrita”, dio Eñaut Elorrieta musikariak. Irakurketa kritiko batetik abiatuta, itxaropenari eta mundu hobeago baten aldeko ahaleginari kantatu dio gernikarrak.

Jose Luis Otamendiren hitzetatik abiatuta, Eñaut Elorrieta abeslari eta kantu egileak abestia sortu eta Fernando Velazquez konpositore getxoztarrak egin du orkestrazioa.

Zumaiako Sapere Aude Sinfonietta orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin Harbide Zilar Bat kantaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri eta hunkigarri hau.

Guztiaren emaitza biltzen duen bideoa YouTube kanalean eskegi dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.