entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-11

En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenan kartelburu

Kontzertu-sorta anitza aurkeztu dute 2019ko Durangoko Azokako gauak girotzeko.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Abenduaren 5etik 8ra bitarte, 54. Durangoko Azokak diskoz eta liburuz beteko du Landako Gunea. Zuzeneko kontzertuetarako erreferentziazko eszenatokia, aldiz, Plateruena Kafe Antzokikoa izango da.

Azokak iraun bitarte, gau bakoitzerako kontzertu bana programatu dute. Egitarau anitza borobiltzeko saiakera egin dute gainera, estilo eta profil ezberdineko taldeak ekarrita: ibilbide luzeko taldeak, proiektu berriak, ska doinuak, musika elektronikoa, bakarlaria, punk-rocka...

> Abenduak 5, 23:00. EN TOL SARMIENTO.
Sarrerak: Aldez aurretik 8€. Bertan 10€.
Talde arabarrak seigarren diskoaren aurkezpena egingo du, uda honetan Zein erraza birarekin Euskal Herria zeharkatu ostean.

> Abenduak 6, 23:00. ZETAK.
Sarrerak: Aldez aurretik 12€. Bertan 15€.
Misterioz jositako kontzertua, Pello Reparazek bere proiektu berria aurkeztuko baitu: Zetak. Momentuz talde bi abesti eman ditu ezagutzera, Errepideak eta Pater Noster, bideoklip eta guzti, eta arrakasta itzela lortu du. Azaroaren 27an azalduko dituzte proiektu berri honen nondik norako guztiak.

> Abenduak 7, 23:00. ARKADA SOZIAL.
Sarrerak: Aldez aurretik 10€. Bertan 13€.
Talde arrasatearra buru-belarri ari da Azokarako disko berria prestatzen, euren diskografiako seigarrena eta, aldaketa handirik ez badago behintzat, punk-rock doinuei fidel jarraituko duena.

> Abenduak 8, 23:00. MAIDER ZABALEGI.
Debalde.
Zabalegik Bidean diskoa aurkeztuko du, Alaitz eta Maider bikotearen baitan ezagun egin eta gero bakarka atera duen bigarren lana. Pop-rocka, baladak, countrya, kantu pausatuak, arinak, alaiak... lasaitasunez Azoka biribiltzeko.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.