entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-02

Emazte, euskal emakumeen omenezko diskoa, aurkeztuko du Anne Etchegoyenek Bilbon

Abenduaren 10ean Arriagan ariko da. Euskal kanta herrikoiak abestuko ditu, berrikusita, emakume baten ahotsean jarrita lehen gizonek kantatzen zituzten piezak. Indarkeria matxista salatzeko abesti bat ere bada tartean, Itziar Ituñoren kolaborazioarekin.

Anne Etchegoyen-en disko berria: Emazte

Emazte du izena Anne Etchegoyen abeslariaren disko berriak. Eta “emakumeak ospatzeko pentsatutako lana” da, zinez. Euskal historian emazteek izandako papera balioetsi nahi du artistak, euskal jendartean izan duten leku nabarmena argitara atera. Etxea gobernatu izan duten etxeko andreen, amen eta emazteen omenezko diskoa da, baina baita neska abenturazale, grinatsu eta gogor guztiei eskainia, baita artista, maitale… orori ere.

Horretarako, Etchegoyenek ikuspegi freskoa eta aurrekaririk gabea ekarri du hainbat euskal kanta herrikoi eta tradizional birkantatzeko. Boga boga, Mendian gora haritza, Askatasunera… urte luzez gizonek abestutako hitzak bere egingo ditu. Ez da bakarrik ariko, hala ere: gizonezko lau abeslari profesionalek osatutako euskal koru gazte bat, 20-35 urte bitartekoa, izango du inguruan.

Gainera, indarkeria matxista salatzeko abesti berezi bat prestatu du Itziar Ituñorekin batera: No es no.

Bilboko publikoari abenduaren 10ean aurkeztuko dio Emazte, Arriaga Antzokian.

Urtarrilaren 17an, bestalde, Mungiako Olalde aretoan ere egingo du emanaldia.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.