entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-28

Emaitza positiboak eman ditu Love Of Lesbian taldearen kontzertu esperimentalak

Hilabete bat joan da Love Of Lesbian taldeak kontzertu-piloto masibo bat eman zuenetik. Ikerketak dio ez zela Covid19 transmisiorik egon.

Bartzelonako Palau Sant Jordi-n 5.000 lagun batu ziren, segurtasun distantziarik gabe. Horietatik 4.994 kontzertura sartu ziren, beste 6ek positibo eman zuten eta ezin izan zuten zuzenekoaz gozatu.

Hilabete geroago, ikerketaren datuek albiste onak dakartzate kultura sektorearentzat: kontzertuan zehar ez zen COVID-19aren inongo transmisio impakturik egon. Horrela musukoa kontzertu guztian jantzita eramanez eta aurretik antigenoen testa pasatuz maila honetako kontzertuak seguruak direla frogatu da. Hurrengo 14 egunentan, sei pertsonek eman zuten positibo, baina horietako lauren kasuan frogatu zen kutsatzea beste nonbait izan zela, ez kontzertuan. Beste bi kasuen transmisio momentua ezezaguna da. 

Ikerketaren arduradunek (Fundació Lluita contra la Sida i les Malalties Infeccioses i l’Hospital Universitari Germans Trias i Pujol) gehitu dute emaitzek frogatzen dutela 5.000 pertsona kribatu daitezkeela goiz batean. Honela, datorren uda honetan tankera honetako ekitaldi musikalak antolatzea posible ikusten dute.. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.