entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-02-04

ELKANO BROWNING CREAM, POG MO THON, KABUL, ATOM RHUMBA, SKALARIAK ETA MAKALA BIRAN

Elkano groove! Elkano groove!
Neguko parte honetan Euskal Herriko hainbat talde zuzeneko emanaldietan murgilduta daude. Elkano Browning Cream-ek martxoan hiru kontzertu emanen ditu gurean; Hondarribiko Kabulek bere maxia aurkeztuko du, Pog Mo Thon eta Atom Rhumba han hemenka ibiliko dira eta Skalariak-ek hamargaren urteurrena beteko du, eta Makalak

ELKANO BROWNING CREAM
2007-03-06, 20:00: Victoria Eugenia, Donostia
2007-03-10, 22:00: 360 aretoa, Arrasate (Gipuzkoa)
2007-03-14, 19:00: Unibertsitatea (EHU-UPV), Gasteiz
Mikez Azpirozek gidatutako taldeak oso disko interesgarria atera du, organo kutsgarriak, groove, dantzarako soinuak Mikel Azpirozek (Parafunk, Lau Behi, Matt Harding Project, Fermin Muguruza, Mikel Erentxun) koordinatzen duen proiektua da Elkano Browning Cream. Disko honetarako Mikelek bi laguntzaile izan ditu: gitarran Matt Harding, Salt Lake Cityko musikaria eta baterian Franck Mantegari paristarra.

POG MO THON + KAUTA
Martxoak 2, 22:00: Laudio (Araba) - Bar Sorgin taberna
Martxoak 9 (+ Akatu): Gasteiz (Gaztetxea)
Martxoak 23 (+ The Reventones): Gorliz (Xurrut)
Apirilak 20 (+ Noizean Behin): Lemoa (Gaztetxea)
Maiatzak 4: Legazpi (Gaztetxea)
(www.pogmothon.com)

KABUL
(IRAGANAREN BELDUR TOUR 07)
OTSAILAK 20: GASTEIZ Parral-en.
OTSAILAK 24: LOIOLA Gaztetxean.
MARTXOAK 3: SORALUZE Gaztetxean.
MARTXOAK 9: TOLOSA Bonberenean.
MARTXOAK 10: ZARAGOZA Arrebato
MARTXOAK 16: TRINTXERPE Mogambon.
MARTXOAK 23: BILBO Txondorran.
MARTXOAK 24: ALGORTA Gaztetxean.
MARTXOAK 30: ELIZONDO Gaztetxean.
APIRILA GALIZIA TOUR (kabul + Toil)


MAKALA
MAKALA Selects BOOM SHAKA LAKA ON TOUR 2007
LARUNBATA 3 MARCH, LUR ARETOA (ELIZONDO-NAFARROA) DJ MAKALA
OSTIRALA 9 MARCH, BILBOROCK (BILBO): MAKALA BANDA
LARUNBATA 17 MARCH, FEVER (BILBO): DJ MAKALA + RESIDENT DJ
LARUNBATA 31 MARCH, NICOLETTE (IRUEA): DJ MAKALA + DJ MAREK 131

ATOM RHUMBA
Amateur Universes Euskal Tour
Otsailak 22: Donostia, Gazteszena, 20:30
Otsailak 23: Iruea, Artsaia, 22:30
Otsailak 24: Bilbao, Kafe Antzokia, 22:00

SKALARIAK: SKA-REPUBLIK TOUR
Euren 10. urtemuga dela eta, Skalariak taldeak garai bati amaiera emango dio 2007an, eta horrela itxiko du "Klub-Street-Ghetto" trilogioarekin hasitako eta "Luz Rebelde" lanarekin jarraitutako zikloa: Bira honetan geure publikoari ibilera handiko hamar urteotan egin dugun lanaren onena eman nahi diogu, horrexegatik, 2007an zehar taldearen abesti enblematikoak eskainiko ditugu, freskotasun eta indarrez gainezkako zuzeneko emanaldien bitartez. Hamar urte igaro ondoren, eta Europa zein Latinoamerikako hainbat eszenatokitan 500 kontzertutik gora eman ostean, bira hau bukatutakoan atsedenaldi bat egingo dugu indarrak biziberritzeko, adierazi dute.
Garai honen amaiera gisa, birako azken kontzertua ("Ska-Republik Concert") grabatu egingo da, gerora zuzeneko CD+DVD plazaratzeko. Ska-Republik" izeneko CD+DVD honek taldearen historiako abesti onenak jasoko ditu, hamar urte hauei amaiera bikaina emango dien kontzertu jendetsu batean eskainiak.

"SKA-REPUBLIK" CD BERRIA (Zuzenean)
"Ska-Republik" jaio da argitu gintuen argia dagoeneko sugar, su, sute bilakatu delako, eta isolaturik ginduzkan ghettoa apurtzeko gai izan garelako. Gure matxinada dagoeneko ez dago "Klub", "Kale" edo "Ghetto"-an bakarrik, orain "Rude" Errepublikaren garaia da. Munduak aldatu nahi du, jendeak aldatu dadila eskatzen du, eta hauxe da gure erantzuna: Ska-Republik".
SKALARIAK (1997-2002)
Zalantzarik gabe, Skalariak Estatuko ska talde garrantzitsuena bilakatu da. Nabarmentzekoa da hamarkada bat jardunean eman ondoren mundu latinoan zein Europan ospe handia daukala. Euren emanaldiek Txile edota Grezia bezalako leku desberdinetan arrakasta lortu dute, eta ohikoa daukate Alemania, Suitza, Italia edota Txekiar Errepublikan zehar birak egitea.
GOR-ek, taldearen laguntzarekin, lehen hiru diskoetan barreiatuta dauden abesti esanguratsuenak bildu egin ditu. Gainera, bitxikeria batzuk ere jaso nahi izan ditugu, esate baterako Phoenix city klasikoaren bertsioa edota Solo vivir eta S.R.K. abestien frantsesezko eta italierazko bertsioak, hurrenez hurren.
Uneotan Skalariak-en errepertorioaren multzo garrantzitsuena osatzen duten abesti hauei taldeak ekoiztutako Streets ska izeneko DVD-a erantsi diegu, bertan 1997-2002 garaiko taldearen une onenak jasotzen direlako.
DVD honetan Skalariak hainbat eszenatokitan ikus dezakegu. Hasi hainbeste maite duten Irueko kaleetan Sanferminetan emandako kontzertuarekin eta bukatu Mexiko edota Suitza bezalako leku arrotzetan emandako kontzertuekin. Dokumentu honetan elkarrizketak, erreportajeak eta zuzeneko emanaldiak agertzen direnez, taldearen jarraitzaileentzat gogorapen bikaina izateaz gain, ska gustuko duten guztiak gozarazi ere egingo ditu.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.