entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-08-19

Elena Setien, Joseba Irazoki eta Sara Zozaya, Basoka Festibalean

Hitzordua Miramongo anfiteatroan izango da irailaren 5ean, 16:30ean hasi eta 21:30ak bitarte.

Donostia Kulturak sustatutako Basoka Jaialdiak itzal handiko artistak taularatuko ditu: RO-e, Joe Wilkes, Elena Setien, Joseba Irazoki, Amateur, Sara Zozaya, El Largo Adiós eta Charly.

Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango den arren, lehen aldiz izango du jaialdi autonomoaren izaera. Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren ostean, Donostia Kulturak Basoka DKluba musika zirkuituan integratu eta berezko izaera duen jaialdi bihurtzearen aldeko apustua egin du.

16:30 Charly
17:00 El Largo Adiós
17:45 Sara Zozaya
18:30 Amateur
19:15 Elena Setien & Joseba Irazoki
20:00 Joe Wilkes
20:45 RO-E

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.