entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-01

El Drogas-i buruzko dokumentala estreinatuko dute Zinemaldian

Natxo Leuzak zuzendu du Enrique Villareal musikari nafarraren ibilbidea jasotzen duen ikus-entzunezko lana, eta irailaren 25ean helduko da zinema-aretoetara.

‘El Drogas’ film dokumentalak Euskal Herriko musikagintzan eta gazteleraz kantatutako rockaren historian ezinbesteko figura den Enrique Villareal txantrearraren figuran sakonduko du, “bere alderdi guztietan”.

Natxo Leuza errealizatzaile nafarraren opera prima izango da, eta irailaren 25etan iritsiko da zinema aretoetara. Hori baino lehen, Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailan lehiatuko da Irizar Sarirako.

80 minutuko ikus-entzunezkoak El Drogas-en adierazpenak ez ezik, artxiboko irudiak, zuzenekoetako pasarteak eta inguruko kide nahiz lagunei egindako elkarrizketak biltzen ditu, tartean Rosendo, Fito, Christina Rosenvinge, Carlos Tarque, Kutxi Romero, Gorka Urbizu o el periodista Javier Gallego.

Gidoia Leuzak berak eta Alex García de Bikuñak idatzi dute. Produzkio zuzendaritza María Guzmán Ligorit eta Rosa G. Loirek hartu dute beren gain. Argazki zuzendaritza Iñaki Alforjarena da, eta musika originala Mikel Salasi dagokio.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.