entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-28

El Columpio Asesino taldeak Bilbon eta Donostian abiatuko du azken bira, irailean

Bere zaleei behin betiko agur esango die talde iruindarrak. Gasteizen ere ariko dira azaroan, eta azken-azkena Iruñean joko dute abenduaren 29an.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Albaro eta Raul Arizaleta anaiak buru dituen El Columpio Asesino taldeak amaiera heldu dela iragarri du, bi hamarkada luzeko ibilbidearen bukaerara iritsi direla. 

Agurra iragarri eta gutxira jakinarazi dute ‘Amarga Baja’ izeneko bira egingo dutela euren zaleekin azkeneko zuzenekoez gozatzeko. 1999az geroztiko ekarpen musikal zabala errepasatuko dutela ere adierazi dute.

Agur esateko kontzertu-sorta hori Bilboko Kafe Antzokian eta Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean abiatuko dute, irailaren 15ean eta 16an hurrenez hurren. Urriaren 6an Valentziatik pasatu ondoren, azaroaren 11n itzuliko dira Euskal Herrira: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko dira. Azken-azkena, baina, etxean jotzea aurreikusi dute: abenduaren 29an izango da, Iruñeko Zentral aretoan. 

Gaur (otsailak 28) jarriko dituzte sarrera guztiak salgai osopolita.org webgunean, eta data berriak iragarriko dituztela aurreratu dute, Portugalen nahiz Latinoamerikan ere jo nahi dute eta. 

El Columpio Asesinok rock, punk eta noise artean dantzan dabiltzan sei disko kaleratu ditu 2003an lehen lan homonimoa plazaratu zutenetik. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.